Droga-mendekotasunen Euskal Behatokiaren dokumentazio Zentroa 1992. urtean sortu zen. Urte horretatik Eguía-Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak lankidetza-hitzarmen bat mantentzen du Eusko Jaurlaritzarekin aipatutako dokumentazio-zentro hori kudeatzeko.
Hitzarmen horren esparruan, abian jarri zuen SIISek 2002an Drogomedia.com webgunea. Bertan eskaintzen da drogen inguruko informazioa interesa duen pertsona ororentzat, bai profesional zein partikular mailan.
Webguneak eskaintzen du dokumentazio eta datu ugari drogen inguruan, dela izaera generikoa (eguneko albisteak, berri dokumentalak, legeria, agenda, direktorioa), dela bereziki profesionalei zuzendurikoa (adierazleen datu-bankua, jarduera egokien tresnak, etab.).
Egunero gaurkotzen dira Drogomedia ataria eta Facebook eta twitterko profilak. Euskadiko drogen inguruan erabilera gehien duenetako baliabidea bat da. Etenik gabe hazten ari da webgunearen erabilera hori.
2015. urtean birmoldaketa egin da Drogomedia webgunean, eta berriz diseinatu dira atalak eta gehitu egin dira produktu berri batzuek, eta horien artetik nabarmentzen da mendekotasunen inguruko adierazleen Bankua
Baliabide hau erabilgarria izango zaizuelakoan, gogoratu ongietorria egingo diogula documentacion@drogomedia.com helbidera igorritako edonolako ekarpen edo iradokizunei.