Berrien aukeraketak

Trabajo social con drogodependientes

Gizarte langintzak drogamendekotasunekin dituen aplikazio zuzen eta zeharkako anitzek bultzatu dute testu-liburu honen osatzea. Arlo honetan esku-hartzeko ikuspegi etiko eta juridikoek, medikuntzaren alorrekoek,sozialek nahiz kulturalek, modu guztietan ere gizarte langilearen irudiarekin aurkitzen dira.

Bitartekotasun honek erabateko garrantzia du diziplina-anitzetik koordinazio egokia eskaintzeko; ezinbesteko jakinbideak, beti ere estigmatizazio eta bazterkeriak ekidite arren,drogen kontsumitzeekin ematen diren arazo eta irtenbide egokien baliabideak zertan diren atzeman behar ditu. Esku-hartzeetan arituko den profesionalarentzat, prebentzio saioetan, planifikazioarekin harremana dutenetan,gartzelaren ingurunean edota juridikoki erantzuterakoan ataletan banatutako egitura jasotzen du dokumentuak. UNEDeko Gizarte Langintza ikastekotan,drogamendekotasunen azterlanari ekin nahi dioten ikasleentzat antolaturik dago dokumentua, sarbide gisara Espainian tratamenduetan hartutakoen orientazioak eta drogamendekotasunen sarearen antolaketa zertan diren eta gizarte langilearen oinarrizko funtzioak zeintzu diren argiro jasotzen ditu.

ver informe

Itzuli