Berrien aukeraketak

Reclasificación del cannabis en la legislación británica

Erresuma Batuko Droga Abusuen Aholkularitza Kontseiluak (Advisory Council on the Misuse of Drugs), Gobernuak aurtengo urtarrilaren bukaeran C ailatik B mailako gai izateko asmoa duen legediaren aurkako iritzia ematen du txosten honetan. Oraindik indarrean dirauen legediarekin, bi urterainoko kartzela zigorra ezartzerik dute gehienaz, baina B mailara igo ezkero, bost urtetako zigorra bete beharko lukete legehausleek.

Erabileren kalteak gutxitzeko, administrazio publikoaren egitasmoak bultzatu beharra azpimarratzen du txostenak, medikuntza arloko ikuspegia eta prebentzio-saioak indarturik. Gidaliburu gisakoa izateko asmoz, atalez-atal, epidemiologiaren azterketa eta kalte fisikoak nahiz buru-osasunarekikoak burutu ditu eta kezka-iturri diren psikosiak –eskizofrenia bereziki– ere, bi ataletan aztertu dituzte. Gobernuak jada erantzuna kaleratu du eta cannabisa B atalean birsailkatzeko erabakia mantentzen du, mezua gogortu eta txostenaren ebidentziak erabatekoak ez direla argudiatuz.

ver informe

Itzuli