Berrien aukeraketak

Propuestas para la regulación del marketing del alcohol

De Bruijn, A. et al, Effective alcohol marketing regulations. A proposed framework to evaluate existing alcohol marketing regulations, Utrecht, Dutch Institute for Alcohol Policy, 62 págs., 2010.

Nahiz eta alkoholaren kontsumitzerako joerek beheranzko bidea hartu, Europa da, oraindik ere, gehien edaten den munduko eskualdea. Gainera, asko hazi da 15 urte inguruko gaztetxoen gehiegizko edana Europar Batasunako estatu-kide gehienetan. Marketinaren xede dira adin horietako gazteak, eta lotura atzeman izan dute, hainbat txostenetan, nerabezaroan egindako gehiegizko edanaren eta helduaroko drogamendekotasunaren artean. Testu honetan, esparru teorikoak eta programak balioztatzeko gai praktikoak aztertu dituzte, eta Europako herrialdeetan bideratutako esku-hartzeen eraginkortasuna aztertu dute. Erresuma Batuan, adibidez, ekoizleek kode etiko bati jarraitzen diote, baina legez araututako esparrua dute atzetik. Besteak beste, marketina arautzen duten gidalerro britainiarren arabera, alkohola ezin da sexu-harremanen gaiari lotu, edo derrigorrez babestu behar dira 18 urtetik beherako entzule edo ikusle diren jakineko saioak.


ver informe 

 

Itzuli