Berrien aukeraketak

Producción, tráfico y consumo de drogas en el mundo

World Drug Report 2010, United Nations Office on Drugs and Crime, Ginebra, 307 págs., 2010.

Azken hamarkadan zehar, mundu mailan, drogen aurkako politikak heldutasunera iritsi dira. Drogen eskaintza mugatzera bideraturiko politikak, ekoizle diren herrialdeetan pobrezia murrizteko eta garapena bultzatzeko politikekin, eta, batez ere, erabiltzaileentzako tratamenduarekin osatu behar direla jakinekoa da gaur egun. Drogen aurkako borroka ulertzeko modu berritzaile hau emaitzak ematen hasi da dagoeneko, gaiaren inguruan Nazio Batuek urtero argitaratzen duten txosten honen arabera. Izan ere, gizartean arazo iturri nagusia diren kokaina eta heroinaren merkatuek egonkortzera jo dute munduko herrialde garatuetan. Hala eta guztiz ere, badira oraindik erronkak: nonbait, gaurdaino arazo sortzaile ziren substantzien kontsumoa egonkortu ahala, droga sintetikoen eta aztura sor dezaketen botiken erabilera hazi egin da. Gainera, tratamendu eskaerari buruzko datuetan oinarrituz, cannabisaren erabilera arazotsua hedatu egin dela ohartarazten du txostenak.

ver informe

Itzuli