Berrien aukeraketak

Priorizar la prevención de los jóvenes en riesgo, un reto para la Unión Europea

Urtero legez, Drogen eta Toxikomanien Europar Behatokiak (DTEB) -2008ko urteko txostenaren bitartez- europar herrialdeetan drogen arazoa eta ogamenpekotasuna jorratzen duten politiken eta legerien gainbegirada eskaintzeaz gain, kontsumoa eta joerak zein drogamenpekotasunari lotuta dauden arrisku eta kalteen bilakabideak azaltzen dizkigu.

Nazio Batuek, Europar Batasunak eta europar zenbait herrialdek, legez kanpoko drogen eragina eta hauekin lotuta dauden arazoak eta kalteak murrizteko diseinatu zituzten politiken emaitzak baloratuko dituzte laster. Halaber, ondorioak azaltzeko datorren urteko txostena egingo du Europar Behatokiak. Gogora ekarriz, Europar Batasuneko herrialdeek hartu zituzten eginkizunen artean, drogaren eskaintza-eskaerak murriztea eta tokiko drogen aurkako ekintza planak garatzea –EBren eredura hurbilduz– premiazkoak ziren. Estatu mailako plangintzak garatzeari atxiki zaio europar herrialde gehiengoa, Austria izan ezik, nahiz etaherrialdeen artean oraindik aldeak izan.

ver informe

Itzuli