Berrien aukeraketak

Perfiles y conductas de los fumadores de crack-cocaína en Dublín

Irlandako HRB edo osasun zaintzako erakundearen eskutik kokaina-crack  erretzaileak dituzte begira. Dublingo eskualdean kokaina edo crack  erretzaileen kopurua handituz joan da azken urteotan nahiz eta Irlandar  Errepublikako biztanleriaren %0,1 islatu eta tratamendura joaten diren %1,0  ordezkatu arren. Ehuneko txikiak direla bistan da, baina egileek oharazten  duten bezala, kontsumitzeko modu honen poderioz oso eragin zuzena eta azkarra  sortzeaz gain beste kontsumitzeko medioekin baino azkarrago mendekotasuna  jabetzen ohi dute. Irlandan, kontsumo era hau ez da soberan gatzatu gainerako  anglosaxoi herrialdetan gertatu den bezala. Halere, Irlandako osasun eta epidemiologiaren sistematik arretaz begiratzen diote kokaina erretzeari. Izan ere, datuei erreparatuz, Irlandako uhartean kokaina aski zabaldurik dagoela ez dago zalantzarik eta orain arte egin diren eskaintzaren kontrolen eraginak soilik hirietako alde batetik bestera trafikoa mugitu baino ez du egin. Erabiltzailearen profila oso gizonezkoa da, 20 eta 29 urte bitartekoa, etxebizitzarik gabe, heroina kontsumitzailea edo kontsumitzaile ohia eta lanik ez duena nagusia da. Hauetatik eta kontsumo ibilbideari erreparatuz, gehientsua kontinentetik etorritako jendea ohi da zeinek Europako gainerako herrialdeetan kontsumo mota hau bereganatu zuen. Harria du izena kokainaren erretzeko produktuak eta, azken datuen arabera, 50 euroko prezioa du harri koxkor horrek, gainontzeko herrialdeetan baino garestiago egileen ustez.

ver informe

Itzuli