Berrien aukeraketak

Mitos acerca de la adulteración de las drogas

Cole, C. et al., Cut. A guide to adulterants, bulking agents and other contaminants found in illicit drugs, Liverpool John Moores University , Liverpool, 59 págs., 2010.

Erresuma Batuko osasunaren alorreko erakunde batzuen artean kaleratutako gida honetan, legez kanpoko drogen purutasunaren inguruan frogatan oinarritutako datuak zeintzuk diren aztertu dituzte. Oro har, drogak moztu edo aizuntzeko erabiltzen dituzten gaiak ez omen dira kaltegarriak izaten. Gehienetan, azukrearekin aizundutako kasuak izaten dira edota legez kanpoko drogen eraginak mimetizatzeko balio duten gaiekin mozten omen dituzte. Heroinaren kasuan, adibidez, kinina gehitzen omen diote gorputzak errazago asimilatu dezan. Publikazio honetan jasotako kasurik gehienetan behintzat, osasunarentzako kalteak edo heriotzak gertatzen direnean, ekoizpen, garraio edo biltegiratze-prozesuetan egindako erabilera okerrengatik gertatzen omen dira. Bestalde, bakterien infekziorik gehienak, xiringen bidez heroina eta kokaina kontsumitzen dutenen artean ematen omen dira. Azken batean, legez kanpoko drogen kontsumitzaile direnen artean oso hedatuak dauden usteak eta mitoak eraitsi dituzte txosten honetan.

ver informe

Itzuli