Berrien aukeraketak

Las relaciones en la familia como herramienta preventiva

Lana eta familia uztartzea konplexuagoa denez gurasoek arazoak dituzte euren seme-alabei kezkatzen edo interesatzen zaizkien gaien inguruan solas egiteko. Drogen kontsumoa gaztaroan murgiltzen den gai larritzat jo daiteke gurasoen artean, drogak erakargarriak baitira gazteentzat eta euren kontsumoa, aldiz, ulertezina -edo ikusezina- guraso askorentzat. Hau dela eta, Nazio Batuetako Droga eta Delituaren Aurkako Bulegoak gurasoei zuzendutako drogen eta kontsumoen prebentzioaren gaiari heltzen dio gida honen medio eta familiaren inguruko prebentzio-programen esperientzien berri emateaz gainera, familia babesleku edo arrisku unitate bihur ditzaketen faktoreen berri ematen digu. Halaber, familiaren gaitasunak lortzeko edo oztopoak saihesteko hamabi oinarrizko urrats aurkezten ditu gida honek zeinetan familien harrera egiteko baliabideak, programaren ekosistemaren partaide bihurtzea edo emakumeen parte hartzeari dagokionean, bertako komunitatearen lidergoarekin solasaren beharra agerienak diren. Azkenik, proiektuaren lidergoaren sormenari eta prestakuntzari dagozkien rolak eta ezaugarriak aipatzen dira ebaluaketaren diseinuarekin batera.

ver informe

Itzuli