Berrien aukeraketak

Las drogas no ceden terreno en todo el mundo

Reuter, P.; Trautmann, F.(Ed.), A report on global illicit drug markets 1998-2007, European Commission, Bruselas, 435 págs., 2009.

1998 eta 2007 urteen artean drogen mundu merkatuak izandako bilakaera aztertzen duen txosten honen arabera, drogen ekoizpena, salmenta eta kontsumoa indartsu mantentzen dira mundu mailan, herrialde ezberdinek arazoari aurre egiteko martxan jarritako neurri desberdinak gora-behera. Alde batetik, herrialde aberatsetan heroina bezalako zenbait substantzien erabilera murriztu edo mantendu egin den arren, garapenbidean diren herrialde askotan nabarmen areagotu da. Bestalde, autoreen arabera, aldi honetan indarrean jarri diren neurriek izan duten eragina oso mugatua izan da. Lekuko merkatuen aurkako neurriek ez dute lortu drogen prezioa edo eskuragarritasuna murrizterik eta debekuak aurreikusi zitezkeen hainbat ondorio kaltegarri izan ditu. Zorionez, ordea, badirudi drogen eskaera murriztera bideraturiko neurriak ere nolabait indartzen joan direla, ordezkapen terapiak hedatuz, alde batetik, eta, neurri txikiago batean, kalteen murrizketari ateak zabalduz.

Itzuli