Berrien aukeraketak

Guía de la OMS para la prevención de daños derivados de consumos parenterales

Nazio Batuen Erakundearen hiru agentzien artean argitaratutako gida tekniko honekin (Osasunerako Mundu Erakundea, UNAIDS hiesaren programa eta Drogen Fiskalitateko Erakundea), xiringen bidez drogak hartzen dituzten erabiltzaileentzat, geroz eta modu unibertsalagoan eta diskriminatzerik gabe: tratamenduak, GIB birusaren prebentzioa eta azken batean, nazio eta eskualdeetan drogen erabiltzaile hauek artatzeko beharreko diren egiturak eratzeko gida aurkeztu dute. Dokumentuak laguntza esparruak eta prozesuak antolatzeko modua eskeintzen du, esku-hartze neurriak luzatu eta helburuen adierazleak eta datuen iturrien adibideak ematen ditu. Bederatzi esku-hartze jasotzen ditu gidaliburuak: orratzen eta xiringen programak; opioideen ordezkatze tratamenduak; GIB birusaren test eta aholkularitza; tratamendu antiretrobiralak; sexu bidezko kutsadurak saiesteko tratamenduak eta prebentzioa; kondoien programak; informazioa, hezkuntza eta komunikazioa; hepatitis birikoaren aurkako txertoa, diagnosia eta tratamendua; tuberkulosiaren prebentzioa, diagnosia eta tratamendua. Eskuragarritasuna, kalitatea, babestura eta balizko gizarte-eraginak hartu dituzte kontutan, bederatzi esku-hartze hauek osatzean. Osasunerako Mundu Erakundeak talde berezituengan –xiringen bidez drogak hartzen dituztenak, adibidez– egin beharreko ahaleginen oinarritzat aurkezten du gida hau eta etorkizunean, ikuskaritza eta balorazio plangintza bat aurkeztuko du egitasmoa indartzeko.

ver informe

Itzuli