Berrien aukeraketak

Evaluación de los programas de prevención

Pompidou Group, Evaluation of drug prevention activities, Estrasburgo, Council of Europe, 64 págs., 2010.

Drogen abusuak eta legez kanpoko drogen kontrako gobernu arteko erakundea da Pompidou Taldea. Europako Kontseiluaren eskaria betez, Pompidou Taldeak neurtu nahi izan ditu drogen prebentzio saioetara bideratzen diren ebaluazio edo programen balioztapenen eraginkortasuna eta antzeko eraginak. Horretarako, oinarrizkoak diren bi esparru berezitu dituzte: alde teorikoak eta praktikoak batzen dituztenak. Izan ere, diseinatzaileek egin ohi dituzte berauen programen balioztapenak; eta zalantzak dituzte txostenaren egileek batzuetan ondo erabiltzen ote diren test analitiko eta estatistikoak. Laburbilduz, hiru dira txostenak aipamen hartu dituen programak balioztatzeko oinarrizko urratsak. Lehenik, kendu egin behar dira atzeratu edo huts egindako programak. Bigarrenik, bilatu egin behar dira zeintzuk diren drogei aurre egiteko esku-hartzerik egokienak. Azkenik, bermatutako kalitatea behar dute izan aukeratutako proiektu eta programek.

ver informe

Itzuli