Berrien aukeraketak

Descripción de la producción y el consumo de la cocaína en España

Drogei buruzko Plan Nazionala kudeatzen duen Gobernuaren Ordezkaritzaren Komisio Klinikoak kokainari buruzko txosten klinikoa argitaratu du, zeinean drogamenpekotasunaren adituei zein profesionalei kokainaren kontsumoaren eta ekoizpenaren bilakaera eta gaurko egoera, arrisku egoeran dauden profilaketa sustantzia honek dituen osasun eraginak deskribatzen ditu.

Datuen arabera, espainiar biztanleriaren ehuneko zazpik, noizbait, kokaina kontsumitu du. Ez da harritzekoa, beraz, osasun zentroetako drogen eraginez urgentziazko sarreretan kokaina droga aipatuena izatea, baita izatea drogen tratamenduetan ere. Esaterako, 2005. urtean urgentziazko kasuen %63,4an kokaina aipaturik da, profil nagusia 31 urteko gizonezkoa denean. Hauetatik erdiak esnifatzen duen arren beste heren batek kokaina txertatzen duela azpimarratzen dute. Tratamenduari erreparatuz, kokainaren eraginez zerbitzuetara lehendabiziko aldiz heldu direnek %62,1 ordezkatzen dute, sudurreko erabiltzea nagusia da eta urgentziazko datuekin alderaturik, gazteagoa, gizonezkoagoa eta ikasketa maila handiagokoa da onartutakoen profila.

ver informe

Itzuli