Berrien aukeraketak

Debate sobre los tratamientos de drogas en el Reino Unido

BBC ikusentzuneko korporazioak, 2007aren urrian zalantzan jarri zituen Erresuma Batuko droga-tratamenduen agentziak (National Treatment Agency) lortutako emaitzak. Ikusentzuneko kate honek ehuneko hiruan neurtu zituen drogarik gabe bizitzeko aukeran dauden erabiltzaileak tratamenduan haturik izan ostean –metadona tratamenduetan hartutakoak ere ehuneko berean sartuaz, tratamenduen politikaren ustezko porrota agerian utziaz. Honen ondorioz, egun Erresuma Batuan tratamenduen eraginak neurtzeko eztabaidak bultzatu zituen Drugscope erakundeak. Txostenak tratamenduen  gaiaren inguruan eragindako ahaleginak berrindartu beharra aipatzen du, beti ere zientziaren baitan ematen diren hobetsitako moduak erabiliaz eta bestelako politika-polarizazioak saihestuaz. Dokumentuak aipatzen duenez, gaiaren ikuspegi holistikoagoa barneratu beharra dago, erabiltzaileen drogamendekotasunaren gibelean dauden arazoak kontutan hartzetik. Azken batean, tratamenduen egokieraz adituen arteko kontsentsua baden honetan, emaitza arrakastatsuak badirela aipatzen dute eta etorkizunerako hobetzeko balioa onartu diote sortutako eztabaidari.
 

Itzuli