Berrien aukeraketak

Cuando el alcohol y la violencia van de la mano en casa

Encare sareak Europako bost herrialdetan –Espainia tartean– garatutako ALC-VIOL ikerketa proiektuaren emaitzak jasotzen dituen txosten honetan, gurasoen alkohol erabilera eta horri loturiko etxeko bortxakeria jasaten duten haurren esperientziak deskribatzen dira eta herrialde desberdinetan haur hauei droga erabiltzaileentzako eta babes sareko zerbitzuetatik ematen zaien erantzuna aztertzen da. Txostenaren autoreek hainbat gomendio luzatzen dizkiete haur hauen ongizatea ziurtatzen lagundu dezaketen pertsona eta erakunde guztiei, legegileengandik hasi eta eskolako edo osasun zerbitzuetako profesionaletara. Txostenean zehar jasotzen dituzten egoeren gordintasuna ikusirik harritzekoa da, ordea, gomendioen artean haur hauek beren jartorrizko familietatik urrundu beharra --edo aukera, behinik behin--, sekula ez aipatzea. Autoreen ustez, haur hauetako askok egoera hauek gainditzeko baliabideak garatu dituzte beren kabuz eta horietaz ikas dezakegu gurasoen alkohol arazoak eta bortxakeriak eragin diezaiekeen kaltea murrizteko. Gure zeregina ez ote da ordea, kalte horiek murriztu ez, baizik eta erabat eragoztea?

ver informe

Itzuli