
"Bete zaitez...baina emozioz!" jaietan alkohol gehiegi edateari alternatibak eskaintzeko programa da, eta bertan, Udalek eta Eusko Jaurlaritzak parte hartzen dute. Informa zaitez jai-esparruetan instalatzen ditugun karpetan. Eskuragarri dauden materialak ere ikus ditzakezu webgune honetan:
Jarduerari buruzko kartelak, kanpainako leloarekin batera; bertan, adierazten da jarduera udalerrian gauzatuko dela; horretaz gain, esku-hartzea zer egunetan, zer ordutan eta non gauzatuko den jakinarazten da.
Bete zaitez emozioz, kartela ikusiInformazio-karpa bat jai-esparruearen leku estrategico batean; bertan, alkoholemia-kontrol kuantitatiboak egingo dira (botatako arnasako alkoholemia-tasaren neurketa zehatza). Informazio-materiala erantsiko da, eta aurrerantzean egingo diren kontsumoetan kalteak murrizteko jarraibideak emango dira, hala nola alkoholimetro kualitatiboak eta informazio-erregletak.
Karpan banatuko zaizkie eskatzen dituzten guztiei. Erabili eta gotatzekok alkoholimetroak dira; errgletek, aldiz, odoleko alKohol kopuruari buruzko gutxi gorabeherako informazioa ematen dute sexuaren, adinaren eta pisuaren arabera.
Horretaz gain, honako jardun hauek ere egin daitezke:
Muturreko kirol-jarduera, 65 bat metroko garabi batetik jauzi egitean datza. Jauzilariak garabi teleskopiko batean kokatutako saski edo kabina batetik jauzi egin behar du; soka batekin lotuta dago orkatiletatik eta arnes berezi batekin gerritik.
Bakar-bakarrik 18 urtetik gorakoek edo 16 urtetik gorakoek, tutoreen baimenarekin, har dezakete parte jarduera horretan.
Jauzi egin aurretik alkoholemia-proba kualitatibo bat egingo zaio (positiboa edo negatiboa den esaten du soilik, ez du botatako arnasako kopuru zehatza neurtzen), eta emaitza negatiboa bada soilik (botatako arnasako 0,25mg/litro) egin ahal izango du jauzia.