Castellano



Drogen inguruan                                                            2004ko edizioa

Trata-
mendua




Zertan datza droga-atxikimenduaren aurkako tratamendu bat?

Droga-atxikimenduarekin zerikusia duten arazoak era askotakoak izan daitezke. Gizarte-maila guztietan aurkitzen dira drogarekiko atxikimendua duten pertsonak. Pertsona horietako askok buruko gaixotasunak dituzte, edota lan-arazoak, arazo fisikoak, edota arazo sozialak, eta horregatik haien drogarekiko atxikimendu-arazoak are zailagoak dira tratatzen. Atxikimenduari lotutako arazoak gutxi direnean ere, atxikimenduaren larritasuna ez da berdina pertsona guztientzat.

Droga-mendekotasunaren aurkako tratamenduen artean zientzian oinarritutako metodo asko daude. Drogazaletasunari aurre egiteko, portaera-terapia -aholkua, terapia kognitiboa, edo psikoterapia- eta sendagaiak erabil daitezke, edota bien konbinazioa.

Portaera-terapiek estrategiak eskaintzen dituzte drogazaleek beren drogazaletasuna menderatzen ikas dezaten; drogak saihesteko moduak eta drogetara berriz ez jotzeko bideak erakusten dizkiete; baita, berriro drogazaletasunean eroriz gero, eroraldia eramaten laguntzeko bideak ere. Drogekiko portera dela eta, gaixoa HIESA edo beste eritasun kutsagarriren bat harrapatzeko arriskuan dagoenean, portaera-terapiek eritasuna transmititzeko arriskua gutxitzen lagun dezakete.

Drogazaletasuna tratatzeko sendagai batzuk -metadona, LAAM, naltrexona, edota nikotina bera- drogarekiko atxikimendua duten pertsonen eskura daude. Antidepresiboak, gogo-aldartearen egonkortzaileak edota neuroleptikoak bezalako sendagaien erabilerak zalantzan jar dezake tratamenduaren arrakasta gaixoek buruko gaixotasunak -depresioa, antsietate-arazoak, polobitasun-arazoak edo psikosia, adibidez- baldin badituzte aldi berean.

Programa onenek terapiak eta bestelako zerbitzu batzuk eskaintzen dituzte aldi berean gaixo bakoitzaren premiak asetzeko. Premia horiek zehazteko gaixoaren zenbait ezaugarri hartzen dira kontuan: adina, arraza, kultura, sexu-orientazioa, haurdun dagoen ala ez, guraso den ala ez, etxebizitza, lana, eta baita, hala behar izanez gero, gehiegikeria fisikoak edo sexualak pairatu dituen ala ez. Tratamendu horiek era askotako giro edo lekutan egin daitezke, era askotara, eta denbora-bitarte luze edo laburragoetan.

Iturria: Drogazaletasuna tratatzeko oinarriak, NIDA, 2001.
politika > araudia > tratamendua > textuinguru terapeutikoa > kopuruak
Drogomedia.com © 2010               Lege oharra    Datuen babesa
DDZ Aldizkaria
Azkenengo aldizkaria ikusi
175 zk. - Julio 2010