Drogazaleentzako laguntzak
"Botere publikoei dagokie, bakoitzari bere esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoan droga-mendekotasunak jota dauden pertsonei laguntzeko bideratuko diren jarduerak helburu hauekin bideratuko direla ziurtatzea:
- Droga-mendekotasunak jotako pertsonak beste edozein pertsonak bezala osasun- eta gizarte-laguntza eta arreta jasoko dutela ziurtatzea.
- Laguntza hori osasun-zerbitzue eta gizarte-zerbitzuen artean modu koordinatuan emango dela ziurtatzea".
Droga-mendekotasunak jotako gaixoaren eskubideak
"Droga-mendekotasunak jotako pertsonaren osasun-laguntzari dagokionez, honako eskubide hauek beteko direla zaindu behar da bereziki:
- Har ditzakeen zerbitzuei buruzko informazioa, eta tratamenduari dagozkion betebehar eta eskakizunei buruzkoa, jasotzeko eskubidea.
- Osasun-zerbitzuarekin duen harremena isilpean gordetzeko eskubidea.
- Osasun-zerbitzuek erabakitzen dituzten tratamendu-mota desberdinen artean hautatzeko eskubidea.
- Tratamenduari uko egiteko eskubidea, indarrean dagoen legedian aipatutako kasuetan izan ezik.
- Begirunez eta duintasunez trataua izateko eskubidea".
Euskal Herriko 18/1998 legea.
droga-mendekotasunaren alorreko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa
politika >
araudia >
tratamendua >
textuinguru terapeutikoa >
kopuruak