Castellano



Drogen inguruan                                                            2004ko edizioa

Trata-
mendua




Testuinguru terapeutikoa

Tratamendua bideratzeko testuinguru terapeutikoa ez da beti berdina, faktore desberdinen araberakoa baizik. Faktore horien artean honako hauek dira aipagarrienak: gaixoak dituen premia eta lehentasunak, gaixoaren ingurunea, proposatutako tratamendua eta, halabeharrez, aukeran dituen terapia-mota desberdinak.

Testuinguru terapeutiko nagusiak lau taldetan sailka daitezke:

  • Anbulatorioa: Gaixoa ez dago zertan ospitalean sartu. Tratamendua erkidegoan bertan egitea aurreikusten du legeak.


  • Eguneko ospitalea: krisi-zentroak ere deituak. Kasu honetan ospitaleratzea mugatua da eta anbulatorioko tratamendua baino esparru egonkorragoa eskaintzen zaio gaixoari. Ospitale edo erietxe batean egonaldi bat egin ondoren berriro gaixotzeko arriskuan dauden gaixoei laguntzeko erabiltzen da.


  • Erkidego terapeutikoa (erietxea): Gaixoaren ingurunea egokia ez denean, edo ordezko tratamendua egokia ez izan eta alderdi psikosozialak lantzea komeni denean, erietxera jotzen da. Bai erietxeko tratamenduan nola ospitaleko tratamenduan anbulatorioko tratamendua huts egin duten gaixoentzat gorde beharko litzateke.


  • Ospitalea: Ospitaleratzeak ingurune seguruagoa eskaintzen du gaixoak gabezia larriak dituenean. Azkeneko aukera da hau, tratamendurako gainerako testuinguruek huts egiten dutenean hautatzen dena.

politika > araudia > tratamendua > textuinguru terapeutikoa > kopuruak
Drogomedia.com © 2010               Lege oharra    Datuen babesa
DDZ Aldizkaria
Azkenengo aldizkaria ikusi
175 zk. - Julio 2010