EAEko tratamenduak kopurutan
Euskal Autonomia Erkidegoan drogazaletasun-arazoak dituzten pertsonen tratamenduari buruzko datuen artean, hauek dira aipagarrienak:
- Alkoholak eragindako gaixoentzako anbulatorio-tratamenduak %5 handitu dira aurreko urteekin konparatuz gero.
- Aitzitik, drogazaletasun ez-alkoholikoen tratamendurako eskabide-kopuruak behera egin du.
- Heroina da oraindik ere tratamendu-eskabide gehien eragiten duen gaia EAEn, baina nolanahi ere eskabide-kopuruak behera egin du.
- Lehen aldiz gora egin du kokainazaletasunak -eta beste gai bizkorgarri batzuekiko zaletasunak- eragindako arazoak dituzten pertsona-kopuruak tratamendu eske etorri eta drogazaletasun-historiarik ez duten pertsonen artean.
Iturria: Informe 4, Droga-mendekotasunen Euskal Behatokia, 2001.
politika >
araudia >
tratamendua >
textuinguru terapeutikoa >
kopuruak