Europako laguntza-politikak
Drogen arazoaren aurreran gauza bakarra egin dute Europako gobernuek: alegia, eskaintza eta eskaria murrizteko estrategiak bideratu -drogen kontrako gerra deitzen dena-. Debekuzko politika hori droga-trafikoaren aurka jarduteko Nazioarteko Itunetan oinarritzen da eta Osasun Publikoa babestea du helburu nagusia. Politika honek, bere alderik gogorrenak bederen, huts egin du bere helburuetan -legez kanpoko gai horiek eskuratu nahi dituenak, eskuratzen ditu-, eta gainera, politika horren kontra daudenen arabera, nazioartera zabaltzen du gatazka, politika kriminal nazionalak baldintzatzen baititu, herrialde bakoitzeko gorabeherak alde batera utzirik..
Duela urte gutxi arte Holandak baizik ez zuen zalantzan jarri politika hau. Han, beste neurri batzuen artean, arriskuak eta kalteak murrizteko politikak bideratu ziren 70eko hamarraldiaz geroztik. 80ko hamarraldiaren bukaera aldera, GIBaren hedatzeak politika horien aldaketa eragin zuen, osasun publikoarentzat HIESA droga-kontsumoa baino arazo larriagoa zela ikusi baitzen. Testuinguru horretan abiarazi ziren kalteak murrizteko programak Europako beste herrialde batzuetan.
politika >
araudia >
tratamendua >
textuinguru terapeutikoa >
kopuruak