Castellano
Drogen inguruan                                                            2004ko edizioa

Sustantziak





Drogen inguruan: alkohola
ALKOHOL historia
Itxura Likidoa.
Emateko modua Ahotik.
Ondorioak Euforia eta desinhibizioa.
Deskoordinazioa.
Arreta eta etekin intelektuala bestelakotzen du.
Arriskuak Gorabehera organikoak (bihotzekoa, ultzera, arterioesklerosia) eta mentalak (erotasuna, eldarnioak).

Drogen inguruan: tabakoa
TABAKOA historia
- nikotina -
Itxura Hosto lehor marroixkak.
Emateko modua Erreta.
Ondorioak Bizkorgarriak eta lasaigarriak.
Arriskuak Bihotzeko arazoak, zainetako eta arnas-bideetako arazoak.
Biriketako, zintzurreko eta esofagoko minbiziak.
 
Drogen inguruan: Kannabisetik eratorritakoak
KANNABISETIK ERATORRITAKOAK historia
- Marihuana, haxisa eta haxis-olioak -
Itxura Fluoreszentziak eta kannabis-erretxina, trinkotua edo olioa.
Emateko modua Zigarro eta pipetan erreta, edo ahotik irentsita.
Ondorioak Atsegina, zoriona. Lasaigarri eta desinhibitzailea.
Goragalea eta antsietatea desagerrarazten ditu (HIESA edo minbizia bezalako gaixotasunetako sintoma arruntak).
Arterietako hanturak hertzen ditu.
Sentimenei eta denboraren perzepzioari eragiten die. Depresioa eta logalea sortzen ditu.
Arriskuak Gorabehera psikologikoak.
Gernuan antzematen da 20 egunez noizbehinka hartzen bada eta 80 egunez maizago hartzen bada.


COCAÍNA (derivados de la hoja de coca)
KOKAINA
(koka-hostotik eratorritakoak)
historia
- koka-hostotik eratorritakoak -
Itxura Hauts xehea eta trinkoa, zurixka edo gardena.
Emateko modua Sudurretik, zainetik eta erreta.
Ondorioak Bizkorgarria eta ernagarria.
Logalea eta nekea gutxitzen ditu.
Segurtasun subjektiboa areagotzen du.
Oldarkortasuna.
Arriskuak Tolerantzia azkarra.
Buruko gorabeherak (eldarnioak, loezina, depresioa) eta bihotzeko eta zirkulazio-aparatuko arazoak (bihotzekoak, garuneko hemorragiak).
Gernuan antzematen da 48 eta 72 ordu bitartean.


Drogen inguruan: heroina
HEROINA (Opiazeoak) historia
- Heroina, morfina, kodeina, metadona... -
Itxura Hauts zuriska edo marroia.
Emateko modua Sudurretik, zainetik eta erreta.
Ondorioak Lasaigarria
Oinazea eta antsietatea gutxitzen ditu.
Ernetasun-egoera eta buruaren funtzionamendua moteltzen ditu.
Arriskuak Eragina du digestioan, bihotzean eta zirkulazio-aparatuan, nerbio-sisteman eta metabolismoan.
Gernuan antzematen da 48 eta 96 ordu bitartean.


Drogen inguruan: LSD
LSD (Aluzinogenoak) historia
- Azido lisergikoa, ziza aluzinogenoak, meskalina... -
Itxura Gehienetan azido lisergikoan bustitako xukapapera.
Emateko modua Ahotik.
Ondorioak Errealitatea itxuraldatzen du, soinuak, koloreak eta formak itxuraldatuz.
Arriskuak Buruko arazoak (loezina, eldarnioak, aluzinazioak).
Gernuan antzematen da 1 eta 5 egun bitartean.

Drogen inguruan: Sintesi-drogak
SINTESI-DROGAK historia
- Estasia -
Itxura Pilulak eta konprimituak.
Emateko modua Ahotik.
Ondorioak Bizkorgarria, logalea gutxitzen du.
Desinhibizioa.
Arriskuak Buruko gorabeherak (estuasuna, larrikara, eldarnioak, loezina).
Shock arriskua (bero-kolpea).
Gernuan antzematen da 48 eta 72 ordu bitarte.


Drogen inguruan: Arnasgarriak
ARNASGARRIAK historia
- Kolak eta lakak -
Itxura Industrian erabiltzen diren produktu kimikoak.
Emateko modua Arnastuta.
Ondorioak Euforia eta aluzinazioak.
Arriskuak Buruko eta gorputzeko gorabehera larriak.


Drogen inguruan: Psikofarmako bizkorgarriak
PSIKOFARMAKO BIZKORGARRIAK historia
- Anfetamina-sulfatoa, efedrina... -
Itxura Konprimituak eta hauts zurixka, arrosa edo gardena.
Emateko modua Ahotik, sudurretik eta zainetik.
Ondorioak Bizkorgarria, ernagarria.
Nekea eta jateko gogoa kentzen ditu.
Arriskuak Buruko gorabeherak (eldarnioak, aluzinazioak, loezina) eta bihotzeko eta zirkulazio-aparatuko arazoak (hipertentsioa, bihotzekoak).
Gernuan antzematen da 48 eta 96 ordu bitartean.


Drogen inguruan: Psikofarmako depresoreak
PSIKOFARMAKO DEPRESOREAK historia
- barbiturikoak, lasaigarriak, hipnotikoak -
Itxura Konprimituak eta kapsulak.
Emateko modua Ahotik eta zainetik.
Ondorioak Lasaigarriak, loarazleak eta estuasun-eragileak.
Arriskuak Buruko gorabeherak (depresioa, egoera psikologiko orokorra hondatzen da) eta arazo neurologikoak (dardarrak, zorabioa).

Drogomedia.com © 2007               Lege oharra    Datuen babesa