Zertarako kalteak murrizteko programak?
Kalteak murrizteko kontzeptua ez zen zabaltasunez erabiltzen hasi laurogeiko hamarraldiaren bukaera arte, droga zainetik hartzen zutenenengan GIBak eragindako infekzioek uzten zituzten ondorioen erantzun gisa, batetik, eta ordu arte erabili izan ziren politiken balorazioa egin ondoren, bestetik. Izan ere, politika horien eskaintza terapeutikoa mugatua baitzen oso, eta, ikusi zenez, politika horrek ez zuen ez hobetu kontsumoaren, kontsumitzaileen eta drogazaletasunaren arazoa -handitu baizik- ez droga-erabiltzaileak gizarte- eta osasun-laguntzarako sareetara hurbiltzea lortu ere.
Drogarik gabeko programak baliagarriak gertatu ziren -eta baliagarriak dira oraindik ere- drogazale batzuentzat, baina ez denentzat. Izan ere, drogazale asko baitago droga hartzeari uko egiteko inolako asmorik ez duena: kalte organiko eta arazo psikosozial handiak dituzten erabiltzaileez -prostituzioan aritzen diren heroinazaleak, espetxean dauden drogazaleak, aspaldiko drogazaleak- edota drogarekiko atxikimendua utzi ezin dutenez ari gara. Droga-erabiltzaile horiek uzkur agertzen dira droga-atxikimendua tratatzeko programa klasikoen aurrean, baina, aitzitik, droga uzteko helbururik ez duten beste programa batzuetara jotzeko prest egon daitezke agian.
Iturria: Markez, I. Drogodependencias: reducción de daños y riesgos,
Droga-mendekotasunen Euskal Behatokia, 2000.
murrizketa >
zergatia >
programak