Castellano



Drogen inguruan                                                            2004ko edizioa

Prebentzioa




Kalteak murrizteko neurriak

Kalteak murrizteko kontzeptua ez zen zabaltasunez erabiltzen hasi laurogeiko hamarraldiaren bukaera arte, droga zainetik hartzen zutenenengan GIBak eragindako infekzioek uzten zituzten ondorioen erantzun gisa, batetik, eta ordu arte erabili izan ziren politiken balorazioa egin ondoren, bestetik. Izan ere, politika horien eskaintza terapeutikoa mugatua baitzen oso, eta, ikusi zenez, politika horrek ez zuen ez hobetu kontsumoaren, kontsumitzaileen eta drogazaletasunaren arazoa -handitu baizik- ez droga-erabiltzaileak gizarte- eta osasun-laguntzarako sareetara hurbiltzea lortu ere.
  • Kalteak murriztea: drogak erabiltzeko era batzuek edo droga-kontsumoari lotutako patologia batzuek eragin ditzaketen ondorio kaltegarriak gutxitzeko esku hartzea helburu duten estrategiak.

  • Arriskuak gutxitzea: drogen erabilerari lotutako ondorio bereziki larriak areagotu ditzaketen jokabideak aldatzeko esku hartzea helburu duten estrategiak.

  • Tarteko helburuak: laguntza-ekimenen multzoa, drogari uzteko prozesuan barrukoa, kronikotasun handiko kontsumitzailearen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko helburua duena.
Euskal Herriko 18/1998 Legea
droga-mendekotasunaren alorreko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa.
prebentzioa > mailak > murrizketa
Drogomedia.com © 2010               Lege oharra    Datuen babesa
DDZ Aldizkaria
Azkenengo aldizkaria ikusi
175 zk. - Julio 2010