Eztabaidagaia
Drogen kontsumoa dela eta, gure artean oso zabalduta dagoen iritzia da prebentzio-lan handia egin beharra dagoela lan munduan. Estatu Batuetatik datorren iritzi horrek agerian uzten du droga-kontsumoak eragin handia duela lan-segurtasunaren esparruan eta, batez ere, enpresen produktibitatean.
Enpresen jarrera horrek arazoak sortu zituen hasieran enpresako eta langileen ordezkarien artean, hauen ustez enpresak ezarritako neurriek langileen eskubideetako batzuk urratzen baitzituzten.
Hirugarren bide bat ere badago, eta horren arabera drogen kontsumoaren gaineko esku hartzea ez dago zertan ezarri langileria guztiari. Hau da, prebentzio-neurri orokorrak ezartzerakoan arrisku handiagoko elementuak kontuan hartzen badira (nerabeak, emakume haurdunak, gidariak, eta abar), lan munduan hartu beharreko neurriak hartzeko orduan ere kontuan izan beharko da zein taldetan dagoen neurri horiek ezartzeko premia handiagoa.
Azken batean, arriskua ez da lan-esparru jakin batean
aritzeagatik sortzen, jarduera horren ezaugarri espezifikoengatik baizik.
Argi dago, beraz, jarduera esparru batzuetan, droga-kontsumoen prebentzio-lana
erabat justifikatua dagoela.
Paradoxa badirudi ere, diote aurrerago, lanean egotea ez litzateke inola
ere arrisku-faktoretzat hartu behar, alderantziz baizik, langabezian egotea
izan baitaiteke, izatekotan, droga-kontsumorako arrisku-egoera.
Iturria:
Megías, E. Prevenir consumos en las empresas
¿exigencia
o moda? ITACA, 1996.
enpresa >
eztabaida >
araudia