Castellano
Drogen inguruan                                                            2004ko edizioa





Lan
arloak
Drogak enpresan

Lantokia leku ezin egokiagoa da drogei buruzko arazoak gutxitzea helburu duten ekimenak antolatu eta bideratzeko. Izan ere, adinez nagusi den biztanleriaren proportzio handia biltzen da lantegian (biztanleria aktiboaren %80), eta bertan ematen du egunaren heren bat, bost egun astean, hamaika hilabete urtean. Beraz, leku ezin hobea da drogazaletasunari aurre hartzeko ekimenak bultzatu eta bideratzeko.

Zenbait argibide:
  • Osasun eta Kontsumo Ministerioaren arabera, tabakoaren kontsumoa %10 murriztuko balitz, 13.000 milioi pezetatan baino gehiago murriztuko lirateke kostu sozialak (lana huts egitea eta aldez aurreko hilkortasuna).


  • OITren arabera (Lanaren Nazioarteko Erakundea), arazoari aurrea hartzeko hartu beharreko neurriak hartzeak dakarren kostua txikiagoa da drogen kontsumoaren eragina baino.
Enpresek drogen erabilerarekin zerikusia duten arazoetan esku hartzeak honako onura hauek ekartzen ditu:
  • absentismoa gutxitzea,


  • lan-ezbeharrak gutxitzea,


  • produktibitatea handitzea,


  • lan-giroa hobetzea,


  • material eta lanabesak gutxiago hondatzea eta


  • kaleratzeak gutxitzea.
Iturria: Alkohola eta drogak enpresan, Eusko Jaurlaritza, 1996.

enpresa > eztabaida > araudia
Drogomedia.com © 2007               Lege oharra    Datuen babesa