Castellano



Drogen inguruan                                                            2004ko edizioa





Literatura
Zitak

Jean Cocteau, Opio.

Zuhurtasunez pozoindu nuen neure burua, medikuaren kontrolpean betiere. Badira mediku errukiberak ere. Inoiz ez nuen hamar pipa baino gehiago erre. Hiru goizez, lau arratsaldez eta hiru gauez. Pozoitzeko aukerak gutxizen nituelakoan.

Jean Cocteau, Opio.


Garai hartan, sarritan hartzen nuen kokaina, sudurreko hantura mingarri batzuei aurre egiteko. Egun gutxi batzuk lehenago jakin nuenenez, ni bezala kokaina hartzen zuen gaixo batek nekrosi larri bat izan zuen sudur mintzean. Neu izan nintzen kokainaren erabilera gomendatu zuen aurrenekoa, eta jende askok aurpegiratu dit hori.

Sigmund Freud, Kokainaz.
Arthur Conan Doyle

Sherlock Holmesek flaskoa hartu zuen tximiniako erlaitzaren txoko batetik, eta larruzko kutxatila dotore batetik xiringa hipodermikoa atera gero. Bere behatz luze zuri urduriekin, orratz fina erantsi eta alkandoraren ezkerreko mahuka jaso zuen. Begira geratu zen une batez, pentsakor, pulsuari begira, besaurreari begira, hainbeste injekzio txertatu ondoren ziztadez eta orbainez josia. Gero, orratz zorrotza sartu, enboloa poliki sakatu eta belusezko besaulkian eseri zen ziplo, pozezko hasperen sakon bat eginez batera.

Arthur Conan Doyle, Lauen zeinua.
André Breton

Behin bakarrik izan naiz hogeitabost mila liberaren jabea, nire lagunak utziak. Esan zidaten egun gutxitan erraz hirukoiztuko nuela dirua Hagara joanez gero kokainaz trukatzera.

André Breton, Nadja.


"Ez ohiko errealitate-egoerak" deitu ditut nik, eguneroko bizitzaren ohiko errealiteari kontrajartzen zaion oro delakoan ez ohiko errealitate. Ez ohiko errealitate-egoeren berezko esanahian oinarritzen da bereizketa hori. Don Juanen ezagueraren testuinguruan benetakotzat zeuzkaten, nahiz eta haien errealitea eta ohiko errealitatea desberdinak izan...

Carlos Castaneda, Don Juanen irakaspenak.
William Burroughs

Meskalina, harmalina, LSD6, bufotenina, muskarina baliagarriak dira kasu askotan. Bulbokapninak katatonia eskizofrenikoaren antzeko egoera sortzen du. esanekotasun automatikoko kasuak ezagutu dira.

William Burroughs, Gosaria biluzik.
Allen Ginsberg

Kortesiazko ohar bat bidali nion Michaux-i Gît-le-coeur kaletik, bizi nintzen kaletik alegia, eta bertan esaten nion amerikar poeta gazte bat nintzela, esperientzia handikoa aluzigenoen alorrean, eta eskertuko niola informazioa trukatzea.

Allen Ginsberg, Henri Michaux.
Denis Diderot

DROGA: Urrutiko herrialdeetatik ekarri eta medikuntzan, tindategietan, ertigintzan eta abar erabiltzen diren espezia eta bestelako gai batzuez esaten da. Opioak eragin handia du bihotzean eta garunean. Halako alaitasun harrigarri bat sortzen omen du hura hartzen duenaren aldartean, eta ideia eta atsegin liluragarriez sorgortzen omen du adimena.

Denis Diderot, Entziklopedia.
Guy de Maupassant

Sentipen berri bat eman nahi dizuet aditzera; pertsona argientzat baino ez da egokia, oso pertsona argientzat, hobeto esanda; arriskutsua ere bada, gure organoak kitzikatzen dituzten gauza oro bezala, baina gozo-gozoa. Hori bai, nolabaiteko prestakuntza behar da, ohitura alegia, eterraren ondorio bereziak betetasun osoan nabarituko badira..

Guy de Maupassant, Ametsak, Ipuin fantastiko guztiak.
Fernando Pessoa

Batez ere opioaz dago gaixo nire arima. Bizitza saiatzeak makaldu egiten du eriondoa. Opio bihotz-altxagarriaren bila noa Sortaldeaz sortalderagoko Sortalde bat.

Fernando Pessoa, Opiário.
Arthur Rimbaud

Ai, Ene Ondasun! Ai, Edertasun! Behaztopa egingo ez dudan txaranga ikaragarri hau! Asto liluragarria! Gora obra aditu gabea eta miragarrizko gorputza, aurreneko aldian! Haur irribarreen artean hasi zen, eta berdin bukatuko da. Zainetan geratuko zaigu pozoi hau, txaranga aldatzean garai bateko diskordantziara itzuli behar badugu ere.

Arthur Rimbaud, Argiuneak.



sarrera > zitak I zitak II zitak III
Drogomedia.com © 2010               Lege oharra    Datuen babesa
DDZ Aldizkaria
Azkenengo aldizkaria ikusi
175 zk. - Julio 2010