Zitak
BANQUO- Nor dira horiek, hain argalak, hain bitxiki apainduak, nor dira lurreko biztanle ematen ez duten eta hala ere lurrean dauden horiek? [.] Baina gurekin hitz egiten zuten izakiok, benetakoak al ziren? Ala arrazoia lotzen duen erabelar-sustrai hori jan ote dugu?
William Shakespeare, La tragedia de Macbeth.
Herri
primitiboek belaunaldiz belaunaldi erabili izan dituzten landare horiek
dastatu, landareon kimika analizatu eta nire psikean eragiten dituzten
ondorioak aztertzen ditut nik
Gordon Wason izan zen erljioaren
oinarrian enteogeneoen kontsumoa dagoela esan zuen lehena (enteogeno
hitza neologismoa da, eta "neure baitan" esan nahi du).
JJonathan Ott.
Etnofarmakognologoa. La Vanguardia-n argitaraturiko elarrizketa (2002-4-6).
Droga aluzigenoak? Galdera da ea antintzakoek drogak erabli ote zituzten, Baudelaire eta beste poeta moderno batzuek bezala, irudimena kitzikatzeko. Inori buruzko inolako adierazpen kalumniazkorik egin nahi izan gabe ere, hori esateko froga biribilik ez baitago, gure ustez ari dago antzinakoek bazutela gai bizkorgarri batzuen berri.
Luis Gil, Antzinakoak eta inspirazio poetikoa.
CHUSA- Kostoa haiek presta dezaten konbentzitu behar ditugu. Guk ere
egin genezakeen, baina kriston lana da. Nik, jakin, badakit. Niri
eman adartxo batzuk eta berehala egingo nizuke zero bikoitz bat. Baina
eskuak erabat izorratzen zaizkizu horrela. Maskurrak eta guzti ateratzen
zaizkizu estutu eta estutu ibiltzeagatik.
José Luis Alonso de Santos, Morora jaistea.
Meskalinaren edo hipnosi sakonaren eraginpean izandako esperientziak bitxiak dira oso; baina nolabaiteko erregulartasun batez dira bitxiak, eredu baten arabera dira bitxiak. Meskalina hartuta izandako edozein esperientzia, hipnosi-egoeran ikusitako edozein irudipen bakarra da, baina hala ere denak dira, argi eta garbi, mota berekoak.
Aldous
Huxley, Perzepzioaren atea.
Edaten duten ardo gozoan negarraren eta sumindaren kontrako gai sendagarri
bat isurtzen dute, eta zuku gorrixtarekin nahasita hura bularrean
hartzen duenari ez zaio egun osoan masailetan behera malkorik irristatuko.
Homero, Odisea.
Nik
batzuetan espasmoak izaten ditut eta nire gaitz hau arintzeko opioa
hartzen dut; sendagaiaren ondorioek madarikazio baten zama dute, edota
hodei batena, eta gero desagertu egiten dira. Desagertzear daudela,
zu zaitut lekuko. Ez egon niri begira, berehala aineatuko dira.
Charles Dickens, Edwin Drood-en misterioa.
Duela
urte batzuk, Manchesterren nengoela, kotoiaren industriako enpresario
batzuek aipatu zidaten langileak opiora ohitzen ari zirela oso azkar,
larunbat arratsaldez drogerietako erakusmahaiak pilulez beteta ikusten
zirela... Horren arrazoi nagusia soldaten urritasuna zen, garai
hartan nekez irabaziko baitzuten edanari emateko adina...
Thomas de Quincey, Ingeles opio-jale baten aitorpenak.
Opio eta haxis nahastura bat da, bikaina. Opioa neronek eskuratzen dut Cantonen, garbi-garbia dela ziur egoteko, eta haxisa, berriz, Sortaldean landatzen dena da; hau da, Tigris eta Eufrates ibaien artean. Bi osagai horiek kopuru berdindetan nahasi eta pilula moduko batzuk lortzen dira, behar denean hartzeko. Hartu eta hamar minututan hasten da eragina.
Alejandro Dumas, Monte Cristoko kondea.
Etenaldi bat egingo dut gutunean. Neuralgien kontra badituzu kina,
kodeina eta morfinazko pilulak batzuk. Opioari diodan ezin ikusiak
ez dit horrelakorik hartzen uzten, baina horrela segitzen badut beste
bi edo hiru egunetan, probatu egingo ditut.
Charles Baudelairerrek amari egindako gutuna (1865). Lan osoak
sarrera >
zitak I zitak II zitak III