Legezkotasunaren inguruko eztabaida
"Legezkotasunak toxikomanoen osasun-kontrola hobetu, droga-trafikoa edukiz hustu, gaizkiletasuna eragotzi, eta kontsumitzen diren gaien kalitatea handitzeko aukera ematen du".
Gemma Calvet, Eusko Jaurlaritzako Droga-mendekotasunen Sailaren zuzendaria.
Drogazaletasunen aurreko diskurtsua eta politika aurrez aurrez dauden bi jokaeretara bildu izan dira betidanik: debekuaren politikara, batetik, eta normalizazioaren politikara, bestetik.
- Legezkotasunaren aurkako politika droga-trafikoaren aurrean nola jokatu xedatzen duen Nazioarteko Hitzarmenetan oinarritzen da. Drogak kontrolatzeko nazioarteko hitzarmen horietan mendekotasun psikikoa sortzen duten gaiak baino ez dira kontuan hartzen (kannabisa); aitzitik, mendekotasun psikikoa zein fisikoa sortzen duten beste batzuk (alkohola eta tabakoa) ez dira kontuan hartzen. Hitzarmen horien helburu nagusia Osasun Publikoa babestea da. Politika honek huts egin du, helburuek huts egin dutelako -legez kanpoko gai horiek eskuratu nahi dituenak, eskuratu egiten ditu-, eta gainera, politika horren kontra daudenen arabera bederen, drogei buruzko gatazka nazioartera zabalarazi du, politika kriminal nazionalak baldintzatu baititu, herrialde bakoitzeko gorabeherak alde batera utzita.
- Normalizazioaren aldeko politikak, berriz, bi ondorio mota bereizten ditu: lehen mailako ondorioak (gaiaren kontsumotik zuzenean datozenak) eta bigarren mailakoak (debezkuko politika kriminalak ezartzetik datozenak) bereizten ditu. Bigarren mailako ondorioak lehen mailakoak baino kaltegarriagoak direlako ideian -kaltegarriak bai norbanakoarentzat bai gizartearentzat- oinarritzen da jokabide edo ekimen bide hau.
arautegia >
legalizazioa >
lege datu basea