EAEko arautegia
Euskal Autonomia Erkidegoko droga-mendekotasunari buruzko lehen legea 1988. urtean onartu zen. Hiru faktore nagusiren eraginari esker sortu eta onartu zen lege hura: droga-mendekotasunak jotako pertsonei laguntzeko asmoz 1970eko hamarraldiaren bukaeran agertzen hasi ziren mugimendu sozialen lanari esker, batetik; Drogei buruzko Plangintza Nazionalari esker, bestetik; eta, azkenik, Euskal Mundu Biltzarraren barruan egin zen Droga-mendekotasunen Arretarako Liburu Zuriari esker (1987).

Hala ere, kontsumo-ereduetan gertatu diren aldaketen eraginez, batetik, eta drogazaleei laguntzeko eta drogazaletasunari aurrea hartzeko egun dauden baliabide berriei esker, bestetik, lege berri bat sortu zen: 18/1998 legea, hain zuzen, drogazaletasunaren alorreko prebentzioari, laguntzari eta gizarteratzeari buruzkoa. Lege berri horrek, droga-mendekotasunari buruzko egungo politikaren ardatza, eta aurrerakoaren jarraipenak, honako ezaugarri hauek ditu:
- Globalizazioa: droga-mendekotasuna, bai droga legezkoena bai legez kanpokoena, dimentsio askotako ikuspegi batetik aztertzen da.
- Normalizazioa: pertsona drogazaleen premiei eman beharreko erantzuna indarrean dauden egitura arruntetatik ematea planteatzen da.
- Planifikazioa: Arazoan esku hartzeko modu desberdinak koordinatzera behartzen ditu administrazioak.
- Parte hartzea: gizarteko ordezkari desberdinen laguntza kontuan hartzeko beharra azpimarratu eta herritarrek parte hartzeko bideak ezartzen ditu.
arautegia >
legalizazioa >
lege datu basea