Aisialdi
alternatiboa. Proposamen bat gazteentzat
Gazteei
gauez eskaintzen zaizkien aisialdi-programa alternatiboak herri gutxi batzuetako
bitxikeria izatetik jendetzak erakartzen dituen gertaera izatera igaro dira
hiru urteren buruan..
Zer
dira "aisiarako programa alternatiboak"? Aisiarako programa alternatiboek
aisia beste era batera igarotzeko aukerak eskaini nahi dituzte, droga-kontsumotik
aldendurik.
Hala
ere, programa guztiek ez dute filosofia bera, eta aurrez aurre dauden bi
ikuspegi kontrajartzen dituzte: batetik, arriskuen prebentzioa -gehienetan-,
eta, bestetik, gazteen aisia bultzatzea. Lehenengo ikuspegiaren -arriskuei
aurrea hartzea- helburu nagusia da gaueko aisiaren berezko arriskuen eragina
gutxitzea eta, ahal den neurrian bederen, erabat deuseztea. Bigarren ikuspegiak
-gazte-kultur berria sustatzea- programa horien helburua gazteen aisiarako
aukerak zabaltzean datzala planteatzen du.
Bartzelonako
udalaren ustetan, adibidez, gauetan hiria gazteez betetzeak modernotasuna
ematen dio hiriari eta kanpora proiektatzen du, gainera. Hori dela eta,
udalak gazteei zuzendutako aisia-proiektuak bultzatzen ditu. Madrilen, berriz,
alderantziz gertatzen da: auzotarrentzat gazteak arazo-iturri dira, eta
arazoari aurrea hartzeko edota istiluak zapaltzeko esku har dezatela eskatzen
diete erakundeei.
Iturria:
, Comas, D. La evaluación de programas de ocio alternativo de fin
de semana, 2001.
droga >
alkohola >
eztabaida >
aisialdi alternatiboa