Castellano



Drogen inguruan                                                            2004ko edizioa





Gazteak
Gazteak eta alkoholaren kontsumoa eztabaidagai

Botiloia. Alkoholaren kontsumoak gazteengan izan ditzakeen ondorioei buruzko kezka handia da gaur egun. Gazteak alkohola edaten hasteko batez besteko adina 13 urtekoa dela -Europako Batasuneko batez besteko txikienetako bat- eta espainar gaztediaren %76k sarritan edaten duela dioten azterketek eragiten dute, neurri handi batean, gizartean zabaltzen ari den kezka handi hori. Testuinguru horretan sortu da botiloiaren fenomenoa, gazteak -egun 586.000 gazte inguru dira, dirurik ez eta adinez txiki izanik kalean egotera behartuak daudenak- asteburuetan elkartu eta gau osoa kalean musika entzunez eta alkohola edanez igarotzen datzan fenomenoa.

Nazioarteko organismoen gomendioak. Egoera horri aurre egin nahiz OMSk eta Europako Batasunaren Kontseiluak aurkeztu dituzten dokumentu banatan arazoari buruzko ikuspegi bera agertzen da. Aholku emateko orduan ere bat datoz zenbait puntutan:
  • Adin txikikoei legez kanpo alkohola saltzen dietenei aurre egin.


  • Aisia alternatiboaren aldeko ekimenak sustatu denbora librea igarotzeko.


  • Alkoholaren industriaren publizitate-kanpainen jomuga haurrak eta nerabeak izatea eragozteko neurriak hartu.


  • Detekzio goiztarra sustatu.


  • Haur eta gazte, guraso, irakasle eta begiraleei zuzendutako sentsibilizazio-programak sustatu.


  • Prebentzio-programak prestatu eta aurrera eramatean, arazo honetan nahasita dauden sektore guztien parte hartzea -nerabeen parte hartzea batez ere- bultzatu.
Gazteak eta alkoholaren kontsumoa

Estatu mailako ekintzarako plangintza. OMS eta Europako Batasunaren proposamen nagusiak kontuan hartuak izan dira gobernu zentralaren plangintza berrian:
  • Drogazaletasunari aurrea hartzeko helburuz, irakasgai berri bat sortzea,


  • Edari alkoholdunen konpainien publizitate-kanpainak mugatzea eta


  • adin txikikoei edariak banatzeko eta saltzeko mugak ezartzea.
Hala ere, lege-proposamen berriaren osagarri, gazteengan eragin zuzena izango duten neurri legal batzuk prestatu dira: alkohola erosteko adina 18 urtera jasotzea eta leku publikoetako alkohol-kontsumoa arautzea, besteak beste.

Kontrol-neurri horiek eztabaida handia piztu dute. Neurri horien kontra daudenen arabera, zeharbidez beste kalte batzuk sortzeko arriskua dago, legez kanpoko merkatu bat sor baitaiteke, eta, adibidez, adin nagusitasuna iritsi dutenek alkohola erosi eta kontsumitzaile gazteei saldu, edota, txarrenean, alkohol faltsutua zirkulatzen hasi. Alkohola kalean kontsumitzea debekatzen bada, eta udako terrazetan edota festa nagusietan ez, zabaltzen den mezua beste bat dela ematen du, alegia, arazoa ez dela alkoholaren gehiegizko kontsumoa, alkohola saltzen eta kontsumitzen den lekua baizik. Gainera, gaztearen irudi guztiz negatiboa zabaltzen da, haiei dagozkien arazoetan erabakiak hartzera bultzatu odrdez, arazoaren errua leporatzen baitzaie.

droga > alkohola > eztabaida > aisialdi alternatiboa
Drogomedia.com © 2010               Lege oharra    Datuen babesa
DDZ Aldizkaria
Azkenengo aldizkaria ikusi
175 zk. - Julio 2010