Aluzinogenoak
Duela milaka urte ezagutzen eta erabiltzen diren gaiak dira; erritu eta zeremonietan erabiltzen ziren batez ere
XX. mendeko berrogeiko hamarraldian LSD terapia jakin batzuetan erabiltzen hasi zen, oso dosi txikitan, harik eta ikusi zen arte ustekabeko ondorioak, kontrolatu ezinak eragiten zituela. Droga horren legez kanpoko erabilera 1960-1970 urteetatik aurrera zabaldu zen batez ere, "kontra-kultura" deitutako higikundeak bultzaturik.
Handik aurrera droga horren erabilerak gora-behera handiak izan ditu, legez kanpoko merkatuan beti. 1990 ondoko urteetan gorakada handia izan zuen bere kontsumoak, Europan eta Ipar Amerikan gehienbat.
-
informazio gehiago aluzinogenoak buruz -