HISTORIA
"Drogen kontsumoa oso gai korapilatsua da, eta era batera edo bestera, helburu bat edo besterekin, gizarte gehienetan agertu da. Hala ere XX. mendeko azkeneko laurdena arte droga-kontsumoa ez da arazotzat hartu, hain zuzen ere mendebaldeko gizarteek, droga berriak azaltzean, drogen erabilera gero eta gizarte-maila zabalagoetara hedatzean, gero eta droga-mendekotasun kasu gehiago azaltzean eta, hasieran, nola aurre egin ez jakitean, drogen kontsumoak osasun publikoa arriskuan jar zezakeen arazotzat hartu duten arte".
Euskal Herriko 18/1998 legea,
drogazaletasunaren alorreko prebentzioari, laguntzari eta gizarteratzeari buruzkoa.
"Gizateriaren sorreraz geroztik, eta zibilizazioz zibilizazio, era askotako gai psikoaktiboak erabili ditu gizakiak. Hasieran, erlijio-munduan eta denbora-pasarako erabili ziren batez ere, eta XIX. mendeaz geroztik baita esperientzia artistikoan eta are esperimentalean ere. Hala ere, duela mende bat arte gutxi gorabehera, Estatuek ez zuten drogen kontsumoan esku hartzeko borondate argirik erakutsi, harik eta drogen alderdi kultural eta antropologikoari ikuspegi ekonomikoa, sanitarioa, judiziala eta politikoa nagusitu zitzaion arte, hain zuzen."
Iturria: Infodrogas, FAD