Castellano



Drogen inguruan                                                            2004ko edizioa

Kontsumoa




gaindosia > epidemiologia

Drogen kontsumotik datorren epidemiologia.

Gehiegizko droga-kontsumoaren ondorioak aztertzean, drogen kontsumoarekin nola edo halako lortura duten heriotzak ere kontuan hartu beharrekoak dira: HIESAk eragindako heriotzak, trafiko-istripuek eragindakoak, tratu txarrak, suizidioak...

Alkohol-kontsumoari lotutako hilkortasuna
epidemiologia Nazioarteko azterketa askotan agerian utzi dutenez harreman zuzena dago alkohol-kontsumoaren eta eritasun askoren maiztasun eta larritasunaren artean. Zenbat eta handiagoa kontsumoa orduan eta handiagoa hilkortasun eta erikortasuna: gibeleko zirrosia, minbizia, istripuak, fetuko sindrome alkoholikoa, eta abar. 1997an 12.030 heriotz gertatu ziren Espainian alkoholaren kontsumoak nola edo hala eraginda: Espainia osoan alkoholak eragindako heriotzen %3,44.

Tabako kontsumoari lotutako hilkortasuna
OMS-en ustetan, tabakoak urtero 3 miloi pertsona hiltzen ditu eta espero da zifra honek gora egingo duela datorren hamarkadetan, batez ere garatu gabeko herrialdeetan. Nahiz eta minbizia eta gaisotasun kardiobaskularrak diren tabakoak eragindako heriotz gehienen arduradun, tabakoaren kontsumoa 25 gaisotasun baino gehiagorekin ago erlazionatuta. Banku Mundialaren ustetan, tabakoaren kontsumoak eragindako osasun eta gizarte gastuak produzitzen dituen ondareak baino hamaika aldiz handiagoak dira. Espainian, 1992an, tabakoak 46.226 heriotz sortu zituen.

Droga zainetik ziztatzen dutenen artean HIESAk eragin dituen heriotzak
EAEn, 1999. urtean, droga zainetik hartzen zuten 53 drogazale hil ziren HIESAk jota, aurreko urtean baino 21 gutxiago. HIESAren kontrako borrokan egin diren aurrerapenek, antirretrobiralen bidezko tratamendu berriek batez ere, heriotzaren hilgarritasuna beheratu dute. Hala, gaur egun, HIESAk jotako gaixoak denbora gehiago bizi dira, eta haien bizi-kalitatea ere hobea da. Nolanahi ere, oraindik ere EAE da, Madril, Katalunia eta Andaluziarekin batera, droga zainetik hartzen dutenen artean heriotz gehien gertatzen den lurraldea Espainiako estatuan.

Trafiko-istripuak
Ibilgailu motordunen istripuak dira heriotz gehienen eragileak 1-34 urte bitarteko emakumezkoen eta 1-24 urte bitarteko gizonezkoen artean.
1999an behera egin zuen droga-arrastoren bat aurkitu zitzaien gidari hildakoen kopuruak. Droga horien artean hauek dira azpimarragarrienak: alkohola (hildakoen %37,4), kokaina (%5,2), benzodiazepinak (%3,4) eta opiazeoak eta kannabisa (%2,3). Oinezkoen artean ere alkohol-arrastoak aurkitu ziren hildakoen %35engan..

- Informazio gehiago trafiko-istripu buruz -

kontsumoa
> jarrerak > arriskuak > hilkortasuna
Drogomedia.com © 2010               Lege oharra    Datuen babesa
DDZ Aldizkaria
Azkenengo aldizkaria ikusi
175 zk. - Julio 2010