Castellano



Drogen inguruan                                                            2004ko edizioa

Kontsumoa




gaindosia - epidemiologia

Drogen erreakzioak (gaindosiak) eragindako heriotzen bilakaera EAEn

Gai psikoaktiboen erreakzio larrien eraginez hildako pertsonei egindako azterketetan antzemandako droga-mota erabilienei buruzko informazioa jasotzen da taula honetan.

Drogen erreakzioak (gaindosiak) eragindako heriotzen bilakaera EAEn
1994 1995 1996 1997 1998 1999
Hildako-kopurua (15 eta 49 urte bitartekoak) 65 71 85 55 60 46
Hildako pertsonei egindako azterketetan antzemandako gaiak
Heroína 94,8 94,5 88,2 80,0 81,5 67,4
Beste opiazeo batzuk 6,4 20,3 16,4 1,8 22,3 30,4
Benzodiazepinoak 48,7 63,5 43,5 54,5 50,1 58,0
Alkohola 34,6 21,6 28,2 12,7 31,5 30,0
Kokaina 23,0 32,4 22,3 30,9 40,7 34,7
Analgesikoak 6,4 8,1 - - - -
Anfetaminak 1,2 4,0 2,3 3,6 13,0 2,1
Kannabisa 9,2 9,8 16,4 16,4 16,7 15,2
Extasisa - - - 3,6 - 2,1
Beste batzuk 9,9 11,5 23,0 5,4 - 10,8

1999an EAEn 46 pertsona hil ziren gaindosiz, 1994. urteaz geroztik izan den hildako kopururik txikiena.

  • EAEn drogen kontrako erreakzioak eragindako heriotza-tasa hau da: 4,04 heriotz 100.000 biztanleko. Horrek esan nahi du 100.000 biztanletatik lau drogen kontrako erreakzioz hiltzen dela..

  • Lurralde Historikoka, honela banatzen da hildako kopurua: Bizkaian 31 hildako (%67,4), eta Gipuzkoan 15, (%32,6); Araban, berriz, ez da drogen kontrako erreakzioak eragindako heriotzik batere ez.

  • Guztira hil diren pertsonetatik %82,6 gizonezkoak dira. Argi dago, beraz, gizonezkoen kontsumoak arazo gehiago sortzen dituela. Hala ere, 1999an, EAEko emakumezkoen heriotza-tasa estatu osoko handiena da.

  • Espainian drogen erreakzio larriak eragindako heriotz guztietatik %9,4 EAEn gertatu dira. Erkidego honetan drogak eragindako heriotz-kopuru txikiena 1999an izan zen. Hura izan zen, baita ere, EAEko heriotzek estatu osoan lekurik txikiena hartu zuten urtea.
Iturria: Informe 4, Droga-mendekotasunen Euskal Behatokia, 2001
kontsumoa > jarrerak > arriskuak > hilkortasuna
Drogomedia.com © 2010               Lege oharra    Datuen babesa
DDZ Aldizkaria
Azkenengo aldizkaria ikusi
175 zk. - Julio 2010