Drogen inguruko jarrerak eta iritziak EAEn
Kontsumoaren pertzepzioa
Azkeneko urteotan behera egin du legezko drogen -alkohola eta tabakoa- kontsumoaren larritasunari buruzko kezkak EAEko biztanleen artean, eta baita, neurri apalagoan bada ere, legez kanpoko drogen kontsumoari buruzko kezkak ere. Aitzitik, biztanleen erdiaren arabera tabako eta alkoholaren kontsumoa gora egiten ari da oraindik ere, eta hirutik biren ustez legezko drogen kontsumoa ere gora egiten ari da.
Drogen kontsumoa murrizteko eta eragozteko neurrien inguruko jarrerak
Tabakoaren kontsumoa murrizteko eta eragozteko neurriei dagokienez, EAEko bitanle gehien-gehienak bat datoz leku jakin batzuetan erretzea debekatzko erabakiarekin. Halaber, biztanle gehienak tabako eta alkoholari buruzko publiztatea murriztearen alde daude.
EAEko biztanle gehienek drogen kontsumo publikoa zigortu egin behar dela diote eta, aldi berean, marihuanaren legeztapenaren alde agertzen dira. Bestalde, adostasuna erabatekoa da droga-trafikatzaile handiei espetxe-zigor handiak jartzea eskatzeko orduan.
Iturria: Euskadi eta Drogak 2000: Drogei eta droga-mendekotasunari buruzko iritziak eta jarrerak,
Droga-mendekotasunen Euskal Behatokia, 2001
kontsumoa >
jarrerak >
arriskuak >
hilkortasuna