Castellano
Drogen inguruan                                                            2004ko edizioa

Kontsumoa




Droga-kontsumoa EAEn
  Alkohola Tabakoa Kannabisa Kokaina Beste batzuk
Ohiko kontsumoa % 28.9 % 28.5 % 8.1 % 1.9 % 0.6
Ohiko kontsumoa % 54.5 % 5.6 % 10.3 % 1.7 % 1.7
Ez du kontsumitzen % 9.9 % 51.8 % 74.1 % 95.2 % 96.4
Kontsumitzaile ohia % 6.7 % 14.1 % 7.5 % 1.2 % 1.3
Guztira 100 100 100 100 100

Alkohola: Azkeneko urteotan behera egin du alkohola egunero kontsumitzen dutenen ehunekoak, eta gora, berriz, asteburuetan eta jai-egunetan kontsumitzen dutenena.

Tabakoa: Tabako-kontsumitzaileen artean gizonezkoak dira nagusi, baina, egungo joerari eusten bazaio, bost urte barru ohiko erretzaileen erdia emakumezkoak izango dira.

Kannabisa: Biztanleriaren %13 bere bizitzaren garai batean kannabisatik eratorritako gaien ohiko kontsumitzaile izan da. Proportzio hori %50 handiagoa da gizonezkoen artean emakumezkoen artean baino. Kontsumo-maila handiena 20-24 urte bitarteko gazteen artekoa da. Adin-talde horren barruko gazteen %31k porroak erretzen ditu, edo erre izan ditu, maiztasunez.

Legez kanpoko drogak: Haxisa kenduta, biztanleriaren proportzio txikia da legez kanpoko drogen kontsumoan hasi dena. Aipagarria da, berriz, kokaina-kontsumoak egin duen gorakadak.

Iturria: Euskadi eta Drogak 2000, Droga-mendekotasunen Euskal Behatokia, 2001.
kontsumoa > jarrerak > arriskuak > hilkortasuna
Drogomedia.com © 2007               Lege oharra    Datuen babesa