Kannabisari buruzko eztabaida

Drogak
legez kanpo utzi edo ez utzi eztabaidagai den bitartean, ugaltzen ari
dira kannabisaren gaitasun terapeutikoei buruzko ikerlanak. Dirudienez,
kannabisaren ahalmen terapeutikoa ukaezina da: goragaleak eta estuasuna
kentzen ditu (eta horiek sintoma arruntak dira minbizia edo HIESaren
aurkako tratamenduetan), mina arintzen du, jateko gogoa handitzen du
anorexia kasuetan, eta abar. Kannabisaren defendatzaileek diote ez dela
kannabisaren kontsumoak eragindako heriotza-kasu bakar bat ere ezagutzen.
Kannabisaren aurkakoek berriz, gai honen kontsumoa luzatuz gero gorabehera
psikologiko handiak sor daitezkeela diote, eta mendekotasun-sindromea
sortu.
Garrantzi handiko eztabaidagaia da, kannabisa baita EAEn gehien kontsumitzen
den legez kanpoko droga, eta kontsumitzaile-kopuruak ere gora egin duelako
1990ko hamarraldian, Europako gainerako herrialdeetan bezala, bestalde.
Biztanleriaren
%25ak behin edo behin kontsumitu duela dio, eta %14 ohiko kontsumitzailea
dela. Kannabis-kontsumoak gora egin du nerabe eta gazteen artean,
eta %30k maiztasunez kontsumitzen duela dio.
Droga-mendekotasunen
Euskal Behatokiak 2000. urtean egindako inkesta baten arabera, EAEko
herritarrak, oro har, marihuana legeztatzearen alde daude, kontra
baino gehiago. Dena dela, alde daudenen kopuruak ez du gora egin azkeneko
urteotan..
legalizazioa >
ondorioak eta arriskuak >
Cannabisaren legeztatzea