Castellano



Drogen inguruan                                                            2004ko edizioa





Trafiko
istripuak
Trafiko-istripuak

Ibilgailu motordunen istripuak dira heriotz eragile nagusiak 1-34 urte bitarteko emakumezkoen artean eta 1-24 bitarteko gizonezkoen artean. Adin-taldea alde batera utzirik, tasa espezifikoak handiagoak dira beti gizonezkoen artean emakumezkoen artean baino. Bi taldeak harrapatzen dituen arrisku handiagoko garai bat dago, 15 eta 24 urte bitartekoa, hain zuzen. Banaketa horren arabera -beste herrialde batzuetan gertatzen denaren antzekoa da-, gazte horiek dira -gizonezkoak batez ere- trafiko-istripuz hiltzeko arrisku gehien duten gizataldea.

Frogatuta dago, gainera, harreman zuzena dagoela alkohol eta beste droga batzuen kontsumoaren eta trafiko-istriputan hildako gidari eta oinezkoen heriotzaren artean.

Europan 10.000 pertsona inguru hiltzen dira urtero alkoholaren kontsumoak eragindako trafiko-istripuetan.

Espainian duela gutxi egin diren azterketan arabera, droga-arrastoak aurkitu dira trafiko-istriputan hildako gidarien %60engan. Hildako gidariek kontsumitutako gaien artean hauek nabarmentzen dira: alkohola (hildakoen %50.5), legez kanpoko drogak (%10.2, batez ere kokaina) eta sendagaiak (hildako gidarien %9,1). Oinezkoei dagokinez, alkohol-arrastoak aurkitu ziren hildakoen %35engan.
Fuente: Informe 4, Observatorio Español sobre Drogas, 2001.
Del Río, MC, y Álvarez, F.J., Presence of illegal drugs in drivers involved in fatal road traffic accidents in Spain, Drug and alcohol dependence, 57.

istripuak > alkohol-tasa
Drogomedia.com © 2010               Lege oharra    Datuen babesa
DDZ Aldizkaria
Azkenengo aldizkaria ikusi
175 zk. - Julio 2010