Castellano



Drogen inguruan                                                            2004ko edizioa

Zer
da droga




"Zentzu hertsian, organismoari sendagai baten gisan eragiten dion edozein gai da droga; adiera horrekin, beraz, sendagai oro da droga. Zentzu zabalago batean, berriz, gehiegizko kontsumo baterako arriskua daukan eta mendekotasun-arazoak sor ditzakeen edozein gai psikoaktiboa da droga".

Denis Richard y Jean-Louis Senon.
Dictionnaire des drogues, des toxicomanies et des dépendances, Larousse, 1999.
"Droga zer den zehazteko zailtasun edo ezintasun honen arrazoia honako hau da, gai bat drogatzat hartu edo ez hartzeko erabakia elementu soziokulturaletan oinarritu ohi dela, gaiaren ezaugarri farmakologikoetan baino. Drogatzat hartzen diren gaiak gizarteak bere kultur ezaugarriengatik hala kodetu dituelako daude hala sailkatuta; haiekin harremanetan jarri eta haiez espero daitezkeen ondorioak lortzeko erabiltzen ditu, gainera.
Ikerketa farmakologiko eta biokimikoen bidez gai jakin batzuek organismoan duten eragina edo eragiten dituzten ondorioak ezagut daitezke, eta gai horietatik zein jo daitezkeen drogatzat adierazi. Baina gai horiek droga estatusa lortuko badute, drogatzat kodifikatu beharko ditu herri bateko kulturak."

Euskadi y drogas 2000, psicofármacos y drogas ilegales,
Observatorio Vasco de Drogodependencias, 2001.
Drogomedia.com © 2010               Lege oharra    Datuen babesa
DDZ Aldizkaria
Azkenengo aldizkaria ikusi
175 zk. - Julio 2010