Castellano
Zer da drogomedia
Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako Zuzendaritzak web orri hau eskaintzen du, kazetari, hedabide eta iritzi publikoa sortzen duen edozein erakunderentzat, hala nola familian, gizartean eta politikan inpaktu handia duen gai honetan interesa dutenentzat.

Orri honen helburua, kalte eta arriskuen murrizketaren ikuspuntutik bideratuta dago, droga arloan gizarte arazo eta beharrei gehien egokitzen den politika delakoan.

Gaur egun, gizarteak drogei buruz duen irudia bazterketa, delinkuentzia, gaixotasuna edota heriotzarekin lotuta dago. Hori dela eta, gizarteak mesfidantzaz ikusten ditu laguntzeko eta prebentzioan egiten diren saio eta ahaleginak, nahiz eta lan hau, drogen kontsumitzaileei zuzenduta badago ere, populazio osoaren mesederako izan.
Irudikapen sozial hau neurri handi batean hedabideek gaiari ematen dioten tratamenduaren ondorioz sortu da. Informazio arloko profesionalek ondo dakitenez, komunikazioaren garai honetan, irudiek eta errealitatearen eraikuntza birtualak errealitateak berak baino eragin handiagoa dute; eta edukien errepresentazioak eduki berberek baino pisu handiagoa du.

Administrazioak komunikazio gizarte batean kokatzen dela eta dagozkion erantzunkizunak bere gain hartzen dituen heinean, Droga Gaietako Zuzendaritza honek komunikazio libre eta anitza errazteko eta informazio egiaztatua zabaltzeko tresnak eskaini nahi ditu: irudi positiboak, idazkiak, mugatu gabeko iturri informatiboak, eta harremanak eta kontaktuak esparru instituzionalarekin, zein drogamenpekotasuneko munduan lanean diharduten eragile eta profesionalekin.
Tresna hau erabilgarria izango delakoan, gero eta erabiliagoa, alegia, sarean zerbitzua hobetuko duten proposamen guztiak jasotzeko eta onartzeko prest gaude.

Ongietorriak
Drogomedia.com © 2007               Lege oharra    Datuen babesa



RSS Informazioa jaso (RSS)