Castellano
Drogamendekotasunak Euskal Herrian: Erakundeen erantzuna

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) hezkuntza, gizarte, osasun eta bestelako alorretan bere esku-hartzea diseinatu eta kudeatzeko dituen eskumenei esker drogamendekotasun gaietarako erakundeetatik izan behar den esku-hartzea ulertzeko modu berezi bat prestatu eta landu ahal izan da. Esku-hartzeko eredu berezi horrek era askotako egitura izan du, gaur egun duen itxura hartu duen arte.



Erakundeen arteko egitura:
Lege honen oinarrian dagoen integrazio eta globalizazio filosofia hori egiaz bete ahal izateko, erakundeen arteko egitura konplexu bat ezartzeko agindua dakar Legeak.

Droga Gaietako Zuzendaritza

Droga Gaietako Zuzendaritzak dituen eginkizunen artean, administrazioek Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen, profesionalen eta herritar guztien esku jartzen dituzten baliabideak optimizatzea da eginkizun nagusietako bat.

Drogamendekotasunen hiru urteko IV Plana

Eusko Jaurlaritzak Drogamendekotasunen Plana egin eta Eusko Legebiltzarrari bidaliko dio osoko bilkuran edo batzordean eztabaidatzeko komunikazio gisa, hiru urtean behin, onar dezan. Plan horretan Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek epealdi jakin batean burutu behar dituzten programak eta ekintzak jasoko dira modu koordinatu eta orokorrean. Jarduera horiek aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeko arlokoak izango dira, eta arlo horietan diharduten administrazio eta elkarteei aukera emango zaie, plana prestatu bitartean, beren iritziak azaltzeko".

Erakundeen aldetik drogamendekotasun gaietarako politikarekin hartu beharreko konpromisoa sendotzeko ahaleginetan, 1989an planifikazio estrategia berri bat jarri zen martxan, helburu nagusitzat estrategia horretan parte ziren administrazio publikoek hurrengo hiru urteetan bideratu beharreko ekimenak zehaztea harturik. Estrategia hori bideragarri egiten zuten aurrekontu zehaztapenak jasotzen zituen adierazpen ageriko bat. Horrela sortu zen Administrazioek drogamendekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratze eginkizunetarako hurrengo hiru urteetarako zituzten proposamenak lantzen zituzten lehenengo Hiru Urteko Plana. Administrazioen aldetiko esku-hartze modu berri horrek izan duen harrera onaren ondorioa da gaur egun Hiru Urteko Laugarren Plana indarrean egotea. Hiru Urteko Plan horiek prestatzeko, Droga Gaietako Zuzendaritzak diseinatzen du prozedura, hark biltzen ditu gai horretan esku duten Jaurlaritzako Sailen, Foru Aldundien eta Udalen programak, hark prestatzen du hurrengo hiru urteetan bideratu behar den politika bateratua jasotzen duen dokumentua, eta hark hartzen du bere gain politika horren aurrerabidearen koordinazioa, jarraipena eta ebaluazioa egiteko ardura.

Eusko Legebiltzarrari dagokio, gero, Hiru Urteko Plan proposamena aztertu eta egoki derizkien zuzenketa eta interpelazioak egitea. Eta Eusko Legebiltzarrari dagokio, azkenik, Plana onartzea; Eusko Jaurlaritzak urtero igorriko dio, orobat, Legebiltzarrari planaren ebaluazioa jasotzen duen txosten bat.

Esku-hartze bateratu eta koordinatu bat bideratzeko eredu hau, azken urte hauetan egiaz baliagarria dela frogak eman dituena, udal mailara ere zabaldu da. 37. Artikuluan plangintza horretan Udalek duten erantzukizuna ere aipatzen da: "2.- 36.4 artikuluan arauturiko Drogamendekotasunen Udal Planean programak eta ekintzak jasoko dira egoki antolatuak. Programa eta ekintza horiek drogamenpekotasunen arloari dagozkion gizarte-ekimeneko egiturek estrukturatuak eta planifikatuak egongo dira eta egitura horien aholkularitzaz eratuak, dagokien udal-esparruan eta Drogamendekotasunen Planari buruzkoan".

-IV Hiru Urteko Plana eskuratzeko helbidea:

Droga-Mendekotasunen Euskal Behatokia

Drogamendetasunari buruzko informazio bateratu bat eskaintzeaz gainera, Betatoki hau oso baliabide egokia da gai horren ebaluazioa ezagutzeko, eta horrenbestez administrazio publikoetatik oro har bideratutako ekimen eta jarduerek duten eragina eta ondorioak ebaluatu ahal izateko.

Droga-Mendekotasunen Euskal Behatokia Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailak sortu zuen 1997ko otsailaren 4ko aginduz.

-Behatokiaren orrira sartzeko helbidea:

Behatokiaren dokumentazio zentroa

Testuinguru horretan sortu zen 1992an Euskal Herriko Drogamendekotasunei buruzko Dokumentazio Zentroa, dokumentazio eta gizarte zerbitzuen alorrean hogeita hamar urteko esperientzia duen SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren atal bezala.

Drogomedia.com © 2007               Lege oharra    Datuen babesa