Castellano



Drogamendekotasunak Euskal Herrian: Erakundeen erantzuna

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) hezkuntza, gizarte, osasun eta bestelako alorretan bere esku-hartzea diseinatu eta kudeatzeko dituen eskumenei esker drogamendekotasun gaietarako erakundeetatik izan behar den esku-hartzea ulertzeko modu berezi bat prestatu eta landu ahal izan da. Esku-hartzeko eredu berezi horrek era askotako egitura izan du, gaur egun duen itxura hartu duen arte.



Drogamendetasunen Legea:
1998ko ekainean 18/1998 Legea, drogamendekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa onartu zen, 1988az gero indarrean zegoen drogamendekotasunen arloko Legearen lekuan. Eusko Legebiltzarrean dauden talde politiko guztiek ahobatez onartu zuten lege honek Euskal Autonomia Erkidegoan gertaera honi dagokion guztian gizartearen eta erakundeen aldetik izango diren ekimenak arautzen dituen filosofia, antolamendu eta arauzko esparrua finkatzen du.

Zioen adierazpenean bertan garbi adierazten den bezala, Lege honen bidez "euskal gizarteari drogamendekotasuna ulertzeko eta drogamendekotasunetan eragiteko modu bat proposatzen dio, elkarte-estrategia deitutakoa", ezaugarri berezi gisa drogamendekotasunei erantzun global eta normalizatua ematea eta drogamendekotasunei irtenbidea emateko ekimenak planifikatzea eta herritarren parte hartzea nahita nahiezkoak direla oinarrizko irizpidetzat hartzea dituena. Legeak euskal administrazioek drogamendekotasunei eman beharreko erantzunean zein eskumen izango duten erabakitzen du. Honela dio, hain zuzen, 36. Artikuluan:
Lege hau aplikatzearen ondorioz burutu behar diren jarduera publikoak eta arau-garapena Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek burutuko dituzte, zeinek bere eskumenaren arabera, hezkuntzan, kulturan, herri-segurtasunean, merkataritzan, osasunean, gizarte-zerbitzuetan eta abarretan.

Edonola ere, Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da lege honetan arauturiko jardueren plangintza eta koordinazioa egitea.

Foru-aldundien esku geratuko da drogamenpekotasunei aurrea hartzeko programak eta gizarteratzeko jarduerak prestatu eta garatzea, lege honen 37.1 artikuluan arauturiko Drogamenpekotasunen Planean jasotako xedapenei jarraiki.

Udalei, banaka edo partzuergoan, Drogamenpekotasunen Udal Plana prestatu eta garatzea dagokie, 37.1 artikuluan arauturiko Drogamenpekotasunen Planean jasotako xedapenei jarraiki.
Drogomedia.com © 2010               Lege oharra    Datuen babesa
DDZ Aldizkaria
Azkenengo aldizkaria ikusi
185 zk. - Septiembre - Octubre 2011