Gaztelera-euskara hiztegi hau drogen inguruan euskaraz idatzi diren testuen azterketatik sortu da eta bere helburu nagusia terminologia zuzentzea eta Euskaltzaindiaren arauetara egokitzea izan da.
- Abandono: 1. Abandonatze, babesgabetze, baztertze, uzte. Prevenir la aparición o agravamiento de situaciones de maltrato/abandono infantil = Haurrei tratu txarra emateari edo haurrak utzita izateari aurrea hartzen edo halako egoerak txartu ez daitezen laguntzea. 2. (Droga; drogari) uzte, lagatze.
abandono de tratamiento: Sendabidea uzte, tratamendua uzte.
- Aborto: Abortatze, abortu, haurgaltze.
- Absentismo: Absentismo, hutsegite.
absentismo escolar: Eskolara huts egite, eskola absentismo.
- Abstinencia: 1. Aldentze, atzeratze. 2. Abstinentzia, ez kontsumitze. Poder expresar lo que sientes y poder defender tus derechos puede hacer que te sientas mejor y se refuerce tu satisfacción por la abstinencia = Sentitzen duzuna adierazi ahal izateak eta zure eskubideak defenditu ahal izateak, hobeto sentiaraz zaitzakete, eta ez kontsumitzeko desioa indar diezazukete.
periodo de abstinencia: Aldenaldi, utzialdi, abstinentzialdi. *Abstinentzi epealdi.
síndrome de abstinencia: Droga faltaren sindrome, abstinentzia sindrome.
- Abuso: 1. Gehiegikeria. 2. Bortxa. 3. (Zerbait) neurriz gain erabili, (zerbait) neurriz gain hartu.
abuso de drogas: Drogak neurriz gain hartze, drogen neurriz gaineko kontsumo.
abuso ocasional: Drogak inoiz neurriz gain hartze.
abuso prolongado: Drogak luzaro neurriz gain hartze.
abuso regular: Drogak arruntean neurriz gain hartze, drogen neurriz gaineko kontsumo usu.
- Accesibilidad: 1. Hurbiltasun, gertutasun. La competencia sancionadora se ha atribuido con carácter general a las y los Alcaldes, por tratarse de un órgano administrativo que goza de mayor inmediatez y accesibilidad para la ciudadanía = Zigortzeko eskumena, oro har, alkateen esku utzi da, herritarrengandik gertuago dagoen administrazio-organo bat direlako. 2. Irisgarritasun.
- Acceso [a servicios y prestaciones]: [Zerbitzu eta laguntzak] eskuratzeko aukera; [zerbitzu eta laguntzen] eskuragarritasun. Facilitar el acceso de las personas jóvenes a la oferta institucional = Gazteentzat errazago izan dadila erakunde publikoen eskaintzara iristea. Garantizar el acceso de los ciudadanos a los servicios asistenciales = Herritarrak osasuneko laguntza-zerbitzuez baliatu ahal izan daitezen bermatzea.
- Acción: 1. Eragin. 2. Ekintza, ekimen, jarduera.
acción alucinógena: Haluzinazio eragin.
acción analgésica: Eragin aringarri, eragin baregarri, eragin analgesiko.
acción calmante: Eragin aringarri, eragin baregarri.
acción comunitaria: Komunitarearen ekintza, gizarte ekintza, erkidego ekintza
acción contra las drogodependencias: Drogamendekotasunen aurka jardute, drogamendekotasunaren aurkako ekimen.
acción educativa: Hezkuntza ekintza, hezkuntza jarduera.
acción estimulante: Eragin bizigarri, eragin bizkorgarri, eragin suspergarri, eragin adore emaile; kemen eragin, adore eragin. *Estimulante. Efecto estimulante = eragin estimulantea.
acción euforizante: Bozkario eragin, poz eragin.
acción excitante: Eragin bizkortzaile, eragin asaldatzaile.
acción farmacológica: Sendagai(en) eragin.
acción hipnótica: Hipnosi eragin.
acción narcótica: Narkosi eragin, lozorro eragin, eragin narkotiko.
acción paralizante: Paralisi eragin, eragin paralizatzaile.
acción popular: Herri ekintza, herri ekimen.
acción preventiva: Prebentziozko jarduera, prebentziozko ekintza; (zerbaiti) aurrea hartzeko ekintza.
acción psicoactiva de las drogas: Drogen eragin psikoaktibo.
acción psicotrópica: Eragin psikotropiko.
acción social: Ekimen sozial, gizarte ekimen.
- Aceptabilidad: Onargarritasun.
- ácido,-a: 1. [sust.] Azido. 2 [adj.] Mikatz.
ácido lisérgico (LSD): Azido lisergiko (LSD).